Commons:Ongietorria

From Wikimedia Commons, the free media repository
(Redirected from Commons:Ongi etorria)
Jump to navigation Jump to search
Ongietorria beste hizkuntzatan:

Alemannisch | aragonés | العربية | অসমীয়া | asturianu | Boarisch | беларуская (тарашкевіца)‎ | Banjar | български | বাংলা | català | Cymraeg | dansk | Deutsch | Ελληνικά | English | Esperanto | español | euskara | فارسی | français | galego | עברית | hrvatski | magyar | interlingua | Bahasa Indonesia | íslenska | italiano | 日本語 | 한국어 | Lëtzebuergesch | македонски | മലയാളം | олык марий | Plattdüütsch | नेपाली | Nederlands | norsk bokmål | norsk nynorsk | occitan | ਪੰਜਾਬੀ | polski | português | русский | සිංහල | slovenčina  | slovenščina  | српски  | srpski  | Sunda  | suomi  | svenska  | Türkçe  | ئۇيغۇرچە / Uyghurche  | українська | тоҷикӣ  | татарча/tatarça  | Tiếng Việt  | 粵語 | 中文(简体)‎ | 中文(繁體)‎ | ತುಳು | Bân-lâm-gú | +/−


Zer da Wikimedia Commons?

Wikimedia Commons edukin multimedia gordetzen duen Wikimediaren proiektua da. Izena bere ama proiektutik datorkio, "Wikimedia", eta "commons" ingelesezko hitzetik (euskaraz: amankomuna), edukina hizkuntza ezberdinetan eta Wikimediaren hainbat proiektuetan erabiltzen delako. Wikimedia Commons beste Wikimedia proiektuentzat erabilgarri izan daitezken eta lizentzia askea duten irudi, diagrama, animazio, musika, bideo eta bestelako multimedia fitxategientzat gordailu nagusi bezala agertzen da.

Wikimedia Commonsek Wikipediaren wiki-teknologia berdina erabiltzen du. Beraz, oso erraza da edonorentzat editatzea, zuzenean web nabigatzailea erabiliz. Hona fitxategiak igotzeak, beste proiektuetan zuzenean erabili ahal izatea ahalbidetzen du, bakoitzera bereiziki igo beharra kenduz.

Proiektu hau 2004ko Irailaren 7an hasi zen, eta 2006ko Azaroaren 30ean igotako milioigarren fitxategiaren marka lortu zuen. Orain, 63,971,833 fitxategi daude, 62,665,165 galeriatan banatuak. Informazio gehiagorako, Wikipediako orrialdera edo Meta-Wikiko orrialdera jo dezakezu.

Beste multimedia gordailu batzuk ez bezala, Wikimedia Commons askea da. Edozeinek kopiatu, erabili edota aldatu ditzake fitxategiak, egilea eta iturria zehazten diren heinean, eta erabiltzaileek beraien kopiak edo hobekuntzak askatasun berdinarekin igotzen dituzten heinean. Wikimedia Commons berau eta bertako testuak GFDL lizentziapean daude. Fitxategi bakoitzaren lizentzia fitxategiaren deskripzio orrian aurkitzen da. Lizentzien inguruan informazio gehiago...

Parte hartu

Zure laguntzarekin, Wikimedia Commons hobe dezakezu:

Zure lanarekin lagundu

Argazkilari ona baldin bazara, zure irudi baliotsuekin lagun dezakezu. Diseinatzaile ona baldin bazara, bagiratu zein irudi eta diagrama behar diren. Musikalari, zinema edota antzerki artista bazara, zure lanen grabazio askeak argitara ditzakezu hemen.

Zure gaitasunarekin lagundu

Ez da nahitanahiezkoa zure fitxategiak igotzea. Beste egiteko ugari dago:

Zure denborarekin lagundu

Argazkilaritzan edota laguntza testuak idazten oso trebea ez bazara, beste hainbat arlotan ere lagun dezakezu.

Izena eman

Wikimedia Commonsera fitxategiak igo ahal izateko, izena eman behar duzu. Goian eta eskuinean dagoen "Saioa hasi/Kontua sortu" loturan klikatuz zure lankide izena hauta dezakezu, zure fitxategi igoeran eta testuen edizioan erabilia izango dena. Komenigarria izan arren, ez da derrigorrezkoa izena ematea testuak soilik editatu behar badituzu.

Lehenengo pausoak

Lehen pausoak eta Ohiko galderen orrialdeek hasierako urratsetan lagunduko zaituzte. Bertan, interfazea nola egokitu (adibidez hizkuntza hautatzeko), fitxategiak nola igo eta lizentzien inguruan informazioa aurkituko duzu. Ez dira beharrezkoak ezagutza tekniko aurreratuak hemen laguntzeko. Hau wiki bat da, benetan erraza.

Informazio sakonagorako, begiratu Komunitatearen atarian, eta galderak egiteko Txokoan (momentuz ingelesez), edo #wikimedia-commons IRCan.

Wikimedia Commonseko fitxategiak kategoriatan eta galeriatan banatuak daude. Ikuspegi orokor baterako, ikusi Azala.

Software eta zerbitzu osagarriak

Oraindik zailegia dela uste baduzu, edo kopuru handi bat igo nahi baduzu, fitxategi igoera zerbitzua erabili dezakezu. Bertan, beste pertsona batzuek igoko dituzte fitxategiak zure ordez. Zure kabuz kopuru handi bat igo nahi baduzu, Commonist tresna lagungarri izango duzu. Edukia ikusteko edota editatzeko tresnei buruz informazio sakonagoa behar baduzu, ikus ezazu software orria.